Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, genero indarkeriako delitu bat egotzita

Atxilotutako gizonak 37 urte ditu. Bikotekideari eraso eta aurpegian lesioak eragin izana leporatzen diote.

Gasteizko Udaltzaingoak 37 urteko gizon bat atxilotu du, genero indarkeriako delitu bat egotzita. Hain zuzen ere, bikotekideari eraso eta aurpegian lesioak eragin izana leporatzen diote.

Atxiloketa ostegun goizaldean egin dute. Orduan, emakume batek laguntza eskatu zion, bere bikotekideak eraso baitzion, eztabaida batean, Olaranbe hiribidean.

Udaltzainek etxe barruan topatu zituzten bi pertsonak, Udalak ohar bidez jakitera eman duenez. Emakumeak lesioak zituen aurpegian, eta udaltzainek gizona atxilotu zuten, genero indarkeriako delitu batengatik; azken horrek erasoa egin izana onartu egin zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Joxe Ramon Bengoetxea (EHU): "Gure politika bakarra unibertsitate politika da"

Bere hitzetan, azkenaldian tentsio gisa interpretatu diren gertakarien atzean dagoena da “bi elementuk denboran kointziditu” izana: “Bat, Jaurlaritzak egindako aurrekontuen proposamena, eta bestea, gu gure premien azterketa eta diagnosia bukatzen ari ginela. Bi gauza desberdin dira”, Bengoetxearen esanetan. “Jakina gure premien diagnosia egiten da gero horrek aurrekontuetan isla izateko asmoarekin, baina jabetzen ginen denborak eta epeak desberdinak direla”, gaineratu du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X