Lapurreta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lapurreta egin dute Getxoko banku sukurtsal batean

Ostiraleko 14:50 aldera jazo da, Caixabankeko bulego batean, Algortan, Sarrikobaso kalean. Oraingoz, ez dago atxiloturik.
Sucursal de Caixabank, en Algorta.
Caixabankeko sukurtsala, Algortan. Irudia: Google

Lapurreta egin dute ostiral arratsaldean Getxoko banku sukurtsal batean, Ertzaintzak EITB Mediari baieztatu dionez. Iturri horrek berak adierazi du 16:30ean oraindik ez zegoela inor atxilotuta, eta salaketa jarri gabe zegoela.

Ertzaintzaren arabera, lapurreta 14:50 aldera jazo da, Caixabankeko bulego batean, Algortan, Sarrikobaso kalean. Antza denez, bi pertsonak gauzatu dute lapurreta.

Ertzaintza salaketa jaso arte dabil zain, zehazteko zenbat diru lapurtu duten, eta ikerketa abiatuko du.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Perez Iglesias, IBMren ordenagailu kuantikoaz: "Zientziaren munduan punta-puntan lan egiten duten pertsonak erakarriko ditu"

Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Perez Iglesiasek Radio Euskadiko "Boulevard" saioan adierazi duenez, IBMk aurten Donostian instalatuko duen superordenagailu kuantikoaren piezak dagoeneko Ibaetan dira. Sailburuaren ustez, "zientziaren munduan punta-puntan lan egiten duten pertsonak erakartzeko gunea izango da".    

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Foru Gobernuak "lasaitasuna" eskatu du Izarbeibarko sutearen aurrean: "Ez du herrigunerik kaltetu"

Amparo Lopez Barne, Funtzio Publiko eta Justizia kontseilariak "lasaitasun" mezua zabaldu du Muruzabal, Eneritz, Añorbe eta Obanosen artean piztutako sutearen aurrean, "ez baitago, a priori, herrigunerik kaltetutaa". "Eta ez dugu uste gertatuko denik", gaineratu du. Bestalde, Maria Chivitek Nafarroako presidenteak eskertu egin du "inguruko alkateekin izaten ari garen lankidetza perfektua".

Gehiago kargatu