2,5 kilo arrozetik ale jakin bat ateratzea bezalakoa: halakoa da Gabonetako sari potoloa irabazteko aukera
Demagun poltsa batean 2,5 kilo arroz ditugula, ale jakin bat margotu dugula, eta hain zuzen, margotutako ale hori atera nahi dugula; bada, ale hori ateratzeko probabilitatea eta ostegunean Gabonetako loterian sari potoloa irabaztekoa berdin-berdina da. Inoiz pentsatu al duzu bihotzak zenbat taupada ematen dituen egunean? Bada, taupada bat aukeratu, bakarra, eta hori asmatzeak ere probabilitate berdina du. Burusoila ez bazara, buruan 100.000 bat ile dituzu; bada, pentsatu horietako jakin bat kendu nahi duzula, eta Gabonetako loterian sari nagusia irabazteko dituzun aukerak horiek izango dira, ez handiagoak. Inoiz ikusi duzu bost litroko botila bat? Bada, tanta bat, bat bakarrik, eta hori izango litzateke zure dezimoa osteguneko loteria ontzian.
Xuban Diez Izagirre EHUko irakasle eta Matematikan doktoreak azaldu eta erakutsi dio hori dena eitb.eus-i. Baina ez, ez duzu zertan berarekin haserretu; aditua den heinean, Xuban Diezek errealitatearen berri eman digu, hori baino ez. Nahi baduzu, Pierre-Simon Laplace frantziar zientzialariarekin haserretu ahal zara. Laplace XVIII. eta XIX. mendeetan bizi izan zen, eta, besteak beste, Laplaceren Legea utzi zigun; kontua da lege horrek ondorioztatzen duela ostegunean sari potoloa irabazteko dugun probabilitatea % 0,001ekoa dela dezimo bakoitzeko.
Albiste gehiago ditugu; batzuk, onak, eta beste batzuk, ez horrenbeste. Adibidez, txarretako bat: beti erosten al duzu zenbaki bera, urtero-urtero, uste duzulako hori mesedegarria dela zortea zure alde izateko? Bada, ez: berdin dio urtetik urtera zenbakia aldatzen duzun ala ez, irabazteko aukera berdina da. Hori bai: demagun 50 urte dituzula, eta 30 urte daramatzazula loterian jokatzen, zenbaki berdinarekin ala urtero zenbakia aldatuta; orduan, sari potoloa irteteko zure aukerak 30 aldiz handiagoak dira, 20 urte zenituenean baino! Hain zuzen ere, % 0,03; ez askoz handiagoak, egia esan…
Xuban Diez ikusi eta entzutea izango da onena; izan ere, eskola partikularra eman dio eitb.eus-i, argi izan dezagun zer espero ahal dugun Gabonetako loteriaz. Beste aurrerapen bat bakarrik egingo dizugu: guztira, 5.304 sari izango dira, eta horietako bat irteteko aukera % 5etik gorakoa da. Halaber, ez ahaztu: gastatutako dirua ez galtzeko probabilitatea, behintzat, % 15ekoa baino gehiagokoa da.
Irakasle eta Matematikan doktorea haratago joan da, eta argi eta garbi erakutsi nahi izan digu zenbat aukera ditugun ostegunean milioi asko eskuratzeko. Horretarako, 2,5 kilo arroz jarri ditu poltsa batean, alegia, 100.000 bat arroz ale; hori da zozketan sartuko diren dezimoen kopurua. Arroz ale batzuk urdinez tindatu ditu, hain zuzen, saria izango duten dezimoen kopurua. Ikus dezagun zer gertatzen den, zozketa eginda, etxean edo poltsikoan ditugun dezimoen arabera:
Datuak mahai gainean, zorte handia opa dizuegu… eta, nola ez, osasuna ere bai!
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Sarrigurenen, emaztea hiltzea eta ama larri zauritzea egotzita
Gertakariak Eguesibarrean (Nafarroa) jazo dira, arratsaldeko 19:30ak aldera.
Gaizki aparkatzeagatik jarritako isunak egiazkoak direla ziurtatu du Hendaiako Herriko Etxeak
Bidasoa eskualdeko hainbat bizilaguni isunak kobratzeko posta bidez bidalitako gutunak iruzurra zirela zabaldu zuen ostegunean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
11 urteko zigorra ezarri diote gizon bati Bizkaian, bikotekide ohiaren etxera baimen gabe sartu eta hura bortxatzeagatik
Bikotekideak izan ziren sei urtez, nahiz eta ez ziren elkarrekin bizi. 2021eko azaroan neskak amaitutzat eman zuen harremana. Gizonak, ordea, kontaktuan jarraitzeko eskatu zion, eta 2021eko azaroaren 22ko goizean emakumearen etxera sartu zen, haren baimenik gabe, eta bortxatu egin zuen.
Baskoniak ehunka zaleren babesa jasoko du Valentzian
Baskoniaren mila jarraitzaile inguru joan dira Valentziara 2026ko Errege Kopa dela eta. Eguraldia lagun, giroa ezin hobea da Baskoniako zaleen bilgunea den "Araba Etxean".
65 urtetik gorako pertsonen artean alkohol eta psikofarmakoen kontsumo handiaz ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egindako txosten batek agerian jarri duenez, EAEko gizonen ia % 40k egunero kontsumitzen dute alkohola, eta emakumeen artean gora egin du lo-eragileen eta lasaigarrien erabilerak.
8 urteko kartzela-zigorra Legorretan kontrako norabidean zihoala hiru pertsonaren heriotza eragin zuen gidariarentzat
Akusazioek eta defentsak akordioa adostu dute, eta akusatuak erruduna dela onartu du. Hori dela eta, ez da beharrezkoa epaiketarekin jarraitzea. Ostiral honetan Gipuzkoako Auzitegian egindako saioan, auzipetuak barkamena eskatu die biktimen sendiei, malko artean.
Bost pertsona atxilotu dituzte Iruñean, emakume etorkinak prostituitzera behartzeagatik
Emakumeak haien jatorrizko herrialdeetan erakartzen zituzten, “lan-kontratu erakargarriak” eskainiz; Nafarroara iritsitakoan, baina, mehatxatu egiten zieten eta prostituitzera behartzen zituzten.
Gizon batek 10 urteko semea hil du eta emaztea larri zauritu du bart Tenerifen
Guardia Zibilak tiroz hil du ustezko hiltzailea, agenteei matxete batekin mehatxatu ostean.
Aturri ibaiak gainezka egin du Baionan
Aturri ibaiak gainezka egin du ostegun honetan Baionan. Azken egunetan pilatu den euriak eta itsasgorak bat egin dutenean, goizeko zein arratsaldeko seiak bueltan, ibaia bere bidetik irten da. Goizean urak eragin dituen eragozpenak ikusita, arratsalderako Baionako Herriko Etxeak zentzuz jokatzeko eta ibai ingurura ez hurbiltzeko deia egin badu ere, azkenean ez da eragozpen nabarmenik egon.
Zabaldu dute Zumaia eta Getaria arteko errepidea, olatu handiengatik itxita egon ostean
Itsasgora izan den unean egon da itxita, Pedro denboraleak eragin dituen olatu handiengatik. Ostiral goizeko itsasgoraren garaian ere, 05:00etatik 07:00etara, 4 metro inguruko olatuek joko dutela itsas-bazterra espero da.