Hego Euskal Herriko garaiak Kultura Ondare ez-materiala dira jada
Espainiako Gobernuak errege-dekretu batean aitortu du Iberiar penintsulako iparraldeko garaien balio sinbolikoa eta soziala. Deklarazioak eraikuntza tradizional horien kontserbazioa bermatzen lagunduko du; izan ere, mantentze ezak, homogeneizazioak eta belaunaldien arteko aldeak arriskuan jartzen dituzte.
Agirreko garaia, Bergara
Ministroen Kontseiluak errege-dekretu bat onartu du astearte honetan, Iberiar penintsulako iparraldeko garaiak Kultur Ondare ez-materialaren adierazgarri izendatzeko. Neurria Ernest Urtasunek zuzentzen duen Kultura Ministerioak bultzatu du. Horrela, Hego Euskal Herriko eraikuntza tradizional horien balio sinboliko eta soziala aitortu dute.
Ministerioak ohar batean azpimarratu duenez, garaiek "funtsezko egitekoa" dute kultura-markatzaile eta nortasun kolektiboko adierazpen gisa. Uztak gordetzeko eta elikagaiak karraskarietatik eta hezetasunetik babesteko funtzioez haratago, egitura horiek praktika sozialak, belaunaldiz belaunaldi transmititutako jakintza eta memoria partekatuaren isla dira.
Dekretuak ez du garaien alderdi materiala soila aipatzen, baita komunitateek haien inguruan garatu duten "kapital ez-material garaikide eta konplexua" ere.
Kultura Sailak azpimarratu duenez, balio sinboliko horiek kultura-kapital garrantzitsua dira, eta gizarte-kohesioari eta tokiko eta eskualdeko nortasunak sendotzen laguntzen dute. Hala ere, Ministerioak ohartarazi duenez, euren etorkizuna mehatxatzen duten hainbat arrisku daude, hala nola jatorrizko erabilera galtzea, homogeneizazioa, belaunaldien arteko deskonexioa eta kultura-testuinguruak desagertzea".
Erronka horiei aurre egiteko, garaien kontserbazio materiala bermatzeaz eta lanbide tradizionalak babesteaz arduratuko da dekretu berria. Adierazpenaren bidez, garaien arkitekturaz gain, egituron nortasuna eta memoria kolektiboa zaindu nahi da.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera
Gizon baten gorpua aurkitu dute Olivako landa-gune batean, Valentzian