El Bocaleko pasaguneko ezbeharra gertatu aurretik, Poliziak 112ra deitzeko protokolorik zuen ala ez ikertzen ari da epailea
Agintariak, agenteak eta teknikariak deituko ditu deklaratzera, eta ikerketa-lerro bat abiatu du, materialen eta pasabidearen mantentze-lanen inguruan.
Santanderreko El Bocal kostaldeko pasabideko ezbeharra ikertzen ari den epaileak Udaltzaingoaren jarduera-protokoloetan jarri du arreta. Zehazki, epaileak argitu nahi du horrelako gertakarien berri emateko Poliziak prozedura espezifiko bat ote zuen, bizilagun batek istripuaren aurreko egunean egituraren egoera txarraren berri eman zuen eta. Istripu horretan sei gazte hil ziren, hiru euskal herritarrak ziren, eta Arabako neska bat larri zauritu zen.
Horrekin batera, ikerketa pasabidearen mantentze-lanetara eta eraikuntzara zabaldu du, eta obraren burua, 2024ko beharginak eta 2014ko proiektuko ingeniaria aipatu ditu. Peritu judizialari eskatu dio erabilitako materialak eta araudia betetzen duten ala ez ebalua ditzala.
Lehen txostenen arabera, burdineria herdoildu egin zen, eta hamar urtean egindako mantentze-lan bakarra zura berritzeko izan zen. Horrenbestez, epailearen esanetan, hori agian ez zen nahikoa izan.
Epaileak arduragabekeriagatik izan litezkeen erantzukizunak aipatu ditu, eta Kosta Ministerioko arduradunak ikertzen ari da, Santanderko Udala erantzule zibiltzat jotzeaz gain.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera