Erreskate ugari izan dira Aste Santuan euskal kostaldean
Jai egunak lausotzetik gertu izan diren egoerak bizi izan dira egunotan, eta erreskate ugari egin behar izan dira itsasoan, bai marearen igoerak ezustean harrapatu dituen pertsonenak, bai korronteek arrastan eramandako edo olatuek harrapatutako pertsonenak. Zorionez, ez da biktimarik izan.
Euskal hondartzak eta kostaldeak gainezka egon dira Aste Santu honetan, eguraldi onak bultzatuta kostaldeaz eta itsasoaz gozatzera hurbildu diren herritar eta bisitariz lepo. Hala ere, jaiegunak lausotzetik gertu izan diren arrisku egoerak bizi izan dira.
Izan ere, itsasoan erreskate ugari egin behar izan dira, bai marearen igoerak ezustean harrapatu dituen pertsonak, bai korronteek arrastan eramandako edo olatuek harrapatutako pertsonenak. Estutasun uneak igaro dituzte guztiek ere, eta, Larrialdi Zerbitzuen eta beste erabiltzaile batzuen esku hartze azkarrari esker, ondorio larriagorik gabe konpondu dira.
Egindako erreskateen artean, Lekeitio/Mendexan egin behar izan diren lau erreskateak nabarmentzen dira, guztiak uhartera doan pasabidearekin lotuta. Ostiralean hiru pertsona erreskatatu zituzten, beste sei larunbatean (bi heldu eta lau haur), bikote bat igandean eta beste hiru lagun astelehenean. Azken horiek, gainera, Gernikako Ospitalera eraman behar izan zituzten.
Muskizen bi pertsona erreskatatu behar izan zituzten astelehen arratsaldean, itotzear zeudela. Zorionez, izualdi hutsean geratu zen gertaera.
Egun hauetan, noraezean zeuden bi ontzi ere erreskatatu behar izan dituzte, bata Hondarribian eta bestea Zierbenan.
Bakion uretatik atera ezinik zegoen surflari bat erreskatatu zuten, eta Donostian, estu eta larri hura ere, korrontearen mende geratu zen bainulari bat erreskatatu zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera