Pantailak Euskaraz plataformak txalotu egin du ETB1 ONen haurrentzako edukiak eskaintzeko erabakia
Apirilaren 13tik aurrera, EITBk bikoiztu egingo du ETB1 ONen seinalea, eta 07:00etatik 19:00etara haurrentzako euskarazko edukiak eskainiko ditu, etenik gabe, telebista konbentzionalean.
"Euskaltzaleon aktibazioari esker, EiTBk aurrerantzean haurrentzat edukiak eskainiko ditu ETB1 On katean! Lortu ditugun 30.000 sinadurek eman dute bere fruitua!”.
Hitzokin, Pantailak Euskaraz plataformak txalotu egin du EITBk gaur iragarritako erabakia, eta eskerrak eman dizkie ETB3 katea ixtearen kontrako sinadura bilketan parte hartu duten herritarrei.
Joan den martxoaren 18an utzi zion emititzeari ETB3 haurrentzako euskarazko kateak, eta haren lekuan, ETB1 ON katea jarri zuen martxan EITBk. Haurrentzako euskarazko edukiak Makusi plataforman bakarrik eskaintzen dira ordutik. Erabaki horrek ezinegona eragin zuen euskalgintzan, eta Pantailak Euskaraz taldeak 'ETB3 ez itxi!' goiburupean sinadura bilketa abiatu zuen.
Joan den martxoaren 30ean, agerraldi bateratua egin zuten Donostian hainbat elkartek eta sindikatuk, EITBri atzera egin zezala eskatzeko. "Kalte atzeraezina sor diezaioke euskarari", esan zuten.
EITBko zuzendaritza eragileokin bildu da berriki, eta zuzenean helarazi die gaur publiko egin den albistea: ETB1 ONek etenik gabeko 12 orduko euskarazko haur programazioa eskainiko du, LTD bidezko emisioan. 07:00etatik 19:00etara izango da, eta MAKUSI plataformako edukiak eskainiko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera