Eusko Jaurlaritzak 54,4 milioi bideratuko ditu LHn, DBHn eta Batxilergoan material informatikoa erosteko
Eusko Jaurlaritzak 54,4 milioi euro bideratuko ditu sare publikoko Lehen Hezkuntzako (5. eta 6. maila), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxillergoko ikasgelak digitalizatzeko beharrezko material informatikoa erosteko.
Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, aurten, Hezkuntza Sailak sare publikoko Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako gela guztiak digital bihurtu ditu eta orain prozesuari jarraipena emango dio Lehen Hezkuntzako gainerako mailetan, DBHn eta Batxilergoan.
Aipaturiko diru partida hori material informatikoa eta ekipamendua erosteko baliatuko da, hala nola: pantaila interaktiboak, ordenagailu eramangarriak eta mahai gainekoak, gelako web kamerak, gelako haririk gabeko mikrofonoak edo mikrofono pertsonalak, dokumentu kamerak, tableta digitalak edo kargarako armairuak.
Gaur Gobernu bilerak onartutako esparru akordioak bi urteko indarraldia izango du, eta beste bi urtez luzatu ahal izango da.
Aurrekontuaren erdia baino gehiago (% 52) Europako Next Generation funtsetik dator.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda