Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mutil bat atxilotu dute Gasteizen genero-indarkeria egotzita, arrebari eraso ostean

Gasteizen atxilotutako mutilak 22 urte ditu.

22 urteko mutil bat atxilotu dute Gasteizen genero-indarkeria delitu bat egotzita, ustez arrebari erasotzeagatik, Gasteizko Udalak jakinarazi duenez.

Iturri berak adierazi duenez, gertakariak abenduaren 26ko goizaldean izan ziren, Angela Figuera Aymerich kaleko etxebizitza batean.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Joxe Ramon Bengoetxea (EHU): "Gure politika bakarra unibertsitate politika da"

Bere hitzetan, azkenaldian tentsio gisa interpretatu diren gertakarien atzean dagoena da “bi elementuk denboran kointziditu” izana: “Bat, Jaurlaritzak egindako aurrekontuen proposamena, eta bestea, gu gure premien azterketa eta diagnosia bukatzen ari ginela. Bi gauza desberdin dira”, Bengoetxearen esanetan. “Jakina gure premien diagnosia egiten da gero horrek aurrekontuetan isla izateko asmoarekin, baina jabetzen ginen denborak eta epeak desberdinak direla”, gaineratu du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X