Benedikto XVI.a
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nolakoa izango da Benedikto XVI.aren aldeko hileta?

Aita santuentzat aurreikusita dagoen errituaren oso antzekoa izango da, nahiz eta aita santu emeritua den, baina aldaketa batzuk ere izango dira. Adibidez, azken erreguetako otoitzak ez dituzte egingo, Erromakoak eta ekialdeko Elizetakoak; izan ere, aita santu aktiboaren oso espezifikoak dira.
Benedikto XVI.aren aldeko hileta ostegunean izango da, 09:30ean. Argazkia: EFE.
Benedikto XVI.aren aldeko hileta ostegunean izango da, 09:30ean. Argazkia: EFE.

Benedikto XVI. aita santu emerituaren aldeko hileta ostegunean egingo dute, hilaren 5ean, Vatikanoan, San Petri plazan, eta erritua aita santuentzat aurreikusita dagoenaren oso antzekoa izango da. Joan Paulo II.aren alde 2005ean egin zutena "Ordo exequiarum Romani Pontificis" errituaren arabera gauzatu zuten; orain, erritua jarraituko dute, baina, adibidez, azken erreguetako otoitzak ez dituzte egingo, Erromakoak eta ekialdeko Elizetakoak; izan ere, aita santu aktiboaren oso espezifikoak dira.

"Gaingiroki, errituak aita santu baten aldeko hiletan erabiltzen dena errespetatuko du", adierazi du, astearte honetan, Matteo Bruni Egoitza Santuko Prentsa Bulegoko zuzendariak. Zehaztu duenez, "oinarrian ez da aldaketarik izango, baina elementu batzuek orijinaltasuna emango diote errituari, eta beste batzuk kenduko dira, aita santu baten espezifikoak direlako. Testua landua izan da, hainbat aldiz, eta gauzatuko dena horren emaitza da", esan du Brunik.

Asteazkenean, 19:00etan, San Petriko basilikako ateak itxiko dituzte; bertan dago Benedikto XVI.aren gorpua, eta prestatzen hasiko dira. Hilkutxa batean sartuko dute, eta hilkutxa hori beste bi zerraldotan; hala egiten dute aktibo dagoen aita santu batekin. Gainera, hilkutxan txanpon batzuk sartuko dituzte, Benedikto XVI.a aita santua izan zenean egindakoak, Vatikanoko mitra, eta "rogito" izenekoa, alegia, latinez idatzitako dokumentu bat, hildako aita santuaren bizitzaren gainekoa. Hiletan irakurriko dute, eta berunezko tutu batean sartuko dute.

Italiar komunikabide batzuek jakitera eman dutenez, hilkutxa itxi aurretik zeta zurizko belo bat jarriko diote aurpegian, Joan Paulo II.arekin ere egin zutenez. Azken horren hiletak hiru orduko iraupena izan zuen, eta Joseph Ratzinger kardinalak egin zuen; gerora, aita santu hautatu zuten Ratzinger, Benedikto XVI.a.

Hileta, ostegunean, 09:30ean

Frantzisko aita santuak egingo du Benedikto XVI.aren aldeko hileta, ostegunean, 09:30ean, San Petri plazan. Erromako prefekturak emandako azken datuen arabera, 65.000 pertsona bilduko dira bertan. Zeremonia "solemnea eta soila" izango da, aita santu emerituaren nahia errespetatuta, eta Italiako eta Alemaniako Gobernu eta Presidentetza ordezkariak soilik izango dira.

Palioa jantzi gabe lurperatuko dute; hori hilkutxan sartuko dute, apezpiku emerituekin egiten dutenez, italiar komunikabide batzuen arabera. Egoitza Santuko Prentsa Bulegoak esan du mundu osoko 600 kazetari akreditatu direla, hiletaren gaineko informazioa emateko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X