Gasteizko errefuxiatuen zentroaren proiektua "berbideratzeko" eskatu dio EAJk Espainiako Gobernuari
Gasteizko Arana klinikaren eraikinean martxan jarri asmo duen errefuxiatuentzako makrozentroaren proiektua berbidera dezala esan dio EAJ Espainiako Gobernuari. "Elkarrizketaren bidez" agoera bideratzea posible dela esan du Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen eledunak. Borondate kontua dela uste du. "Desadostasun bat dago eta logikoena litzateke elkarrizketaren bidez adostasun batera heltzea. Hau geldiaraztea ez da zaila, Gobernuaren aldetik borondatea badago", gehitu du.
Halaber, diputatu jeltzaleak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak ez zuela proiektuaren berri, orain gutxi Jose Luis Escriva Espainiako Gobernuko Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroarekin izandako bileran errefuxiatuentzako harrera zentroen beharraz hizketan aritu baziren ziren. "Ez zitzaigun zuzenean zentro honen berri eman. Errefuxiatuak hartzeko plaza gehiagoren beharraz aritu ginen, eta horretan ados geunden. Beti azaldu dugu horretarako borondatea, baina inongo momentutan ez zen zentro honetaz eta eredu honetaz ezer esan", zehaztu du.
Bizkaiko Ezkerraldean egin duen agerraldian egin ditu adierazpenok Estebanek, datozen udal eta foru hauteskundeen harira alkate eta hautagaiekin egindako batzar baten ostean. Besteak beste, Eneko Andueza PSEko idazkari nagusiak atzo jeltzaleei buruz esandakoak izan ditu hizpide. "Diskutso xenofoboa" izatea egotzi zion euskal sozialisten buruak EAJri. "Lekuz kanpo dago akusazioa eta ez da bidezkoa. EAJren ibilbidea ezagutzen duen orok badaki hori".
Bestalde, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak azken orduotan esandakoak berretsi ditu, makrozentroek "euskal harrera ereduarekin talka" egiten dutela esanez.
Bide beretik mintzatu da Xabier Legarreta Migrazio eta Asilo zuzendaria, ETBko "Egun on Esukadi" saioan. Hark ere, integrazioa helburu duen eta banan banako harrera eskaintzen duen eredua defendatu du.
Bere aldetik, Amapola Blasco Nazioarteko Babeserako Harrera Sistemako Espainiako Gobernuko zuzendariak esan du egitasmoa "behin betikoa" dela eta ez duela atzera bueltarik. Jaurlaritzaren kritiken atzean "ezagutza eza" ikusten du.
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Blascok berretsi du abian jarri asmo duten zentroak 350 plaza izango dituela eta nazioarteko harrera sistemarekin bat egiten duela.
"Euskal harrera eredurik" ez dagoela ere adierazi du, eskumen hori Estatuarena delako.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.