EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal errepideetan ez dago aparteko arazorik, elurra eta hotza nagusi badira ere

Hotz handia egin du goizaldean Euskal Herri osoan. Euskal hiriburu guztiak 5 graduren azpitik esnatu dira.
20230228094659_berastegi-nieve_
18:00 - 20:00
Abisu horia elurragatik EAEko barnealdean bihar 09:00ak arte

Gaur, asteartea, elur-maila 100-400 metro inguruan geratuko da, baina prezipitazio are gutxiagorekin, nahiz eta isurialde atlantikoan ugariagoak izango diren. Halere, elurrak eta hotzak ez dute aparteko arazorik sortu euskal errepideetan. Herrerako mendatea da itxita dagoen bakarra, eta N-1 errepidean, Etzegaraten, arretaz gidatzeko aholkatu dute. Gainera, Segurtasun Sailak ohartarazi du elurra dagoela oraindik ere bigarren mailako 25 mendatetan.

Eusko Jaurlaritzak asteazkeneko 09:00ak arte luzatu du elurragatik ezarritako abisu horia.

Bestalde, Nafarroan gaur, asteartea, egun osoan egongo da indarrean elurragatik ezarritako abisu horia.

Atzo, elurra egin zuen Euskal Herriko txoko askotan, baita itsas mailan ere. Horrela, elurra gogor bota zuen tarteka, eta irudi politak utzi zituen. Kontxako hondartza ere zuritu zuen unetxo batean. Errepideetan, ordea, ia arazorik ez zuen sortu.

elurra, kontxa, denboralea, donostia
18:00 - 20:00

Muturreko tenperaturak

Bost graduren azpitik esnatu dira euskal hiriburu guztiak. Donostia izan da 5 gradura iritsi den bakarra. Gradu bat gutxiago neurtu dute Bilbon, bi gutxiago Baionan eta bai Gasteizek eta baita Iruñeak ere gradu bakarra zuten goizeko lehen orduan.

Herrerako mendatean neurtu dute Euskal Autonomia Erkidgeoko tenperatura hotzena (-5,4 ºC), eta termometroak zeroz azpitik geratu dira beste zenbait tokitan ere: Abetxuku (-1,1), Arrasate (-0,5) eta Paganos (-0,2), adibidez.

Iragarpena

Gaur, tenperatura hotzak eta giro traketsak jarraipena izango dute. Maximoak koska bat igo daitezke, baina hotza nagusi izango da beste egun batez, ipar-haizearen menpe jarraituko baitugu, eta Ebro ibarrean ziertzoak zakar joko du. Behe-hodei dezente agertuko dira, Nafarroa hegoaldean ostarte batzuekin. Prezipitazio txikia egingo du, eta elur-mailak baxu jarraituko du, 100-400 metro inguruan.

Bihartik aurrera, tenperaturak gora egingo du, eta zerua argitzen joango da.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eta bidali argazkiak eta bideoak eitb.eus-era.

20230227175301_sentsazio-termikoa-arnaitz-fernandez_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X