Gaur banatuko dira 2023ko Gaztea Sariak
Zure interesekoa izan daiteke
Plentziako institutuko gazteek elkarretaratzea egin dute ikasketa-bidaia bertan behera geratu delako
Uribe Kosta institutuko DBHko 4. mailako ikasleek elkarretaratzea egin dute, ikasketa-bidaia bertan behera uztearen aurka protesta egiteko. Izan ere, ikastetxeak eskolaz kanpoko jarduera guztiak bertan behera utzi ditu, Adingabeen Fiskaltzaren aurrean salatu duten irakasle baten aurkako etengabeko jazarpenagatik.
Naroa Iturri, Askabide Klinika: "Epaiketara iristea garaipen bat da guretzat"
Naroa Iturri Askabide klinikako arduradunetako batek adierazi duenez, beraiek nahi dutena da beren kliniken inguruan segurtasun perimetro bat legez ezartzea, lasai lan egin ahal izan dezaten.
Joxe Ramon Bengoetxea (EHU): "Gure politika bakarra unibertsitate politika da"
Bere hitzetan, azkenaldian tentsio gisa interpretatu diren gertakarien atzean dagoena da “bi elementuk denboran kointziditu” izana: “Bat, Jaurlaritzak egindako aurrekontuen proposamena, eta bestea, gu gure premien azterketa eta diagnosia bukatzen ari ginela. Bi gauza desberdin dira”, Bengoetxearen esanetan. “Jakina gure premien diagnosia egiten da gero horrek aurrekontuetan isla izateko asmoarekin, baina jabetzen ginen denborak eta epeak desberdinak direla”, gaineratu du.
Martxan da Gasteizko Askabide klinikaren aurrean protesta egin zuten 21 lagunen aurkako epaiketa
Zigor arloko 1 zenbakiko epaitegiak ahozko hiru saio ditu aurreikusita aste honetarako: astelehenean, asteartean eta ostegunean egingo dituzte saioak. Lehenengo egunean lekukoek hartu dute hitza.
Sei ibilgailu kiskali dira Gasteizko industria-pabiloi gune batean izandako sutearen ondorioz
Ezbeharra 06:00ak inguru jazo da, Miravalles kaleko pabilioi-gune batean. Ez da zauriturik izan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du sutearen nondik norakoak argitzeko.
Boliviak azken agurra eman dio Xabier Azkargortari
Senideek, zaleek eta 94ko selekzioko jokalariek omenaldi hunkigarria egin diote azpeitiar entrenatzaile ohiari.
Osakidetzak 45 urtera aurreratuko du bularreko minbizia atzemateko baheketa, eta bere gain hartuko ditu egun pribatura bideratzen dituen abortuak
Osasun sailburuak iragarri duenez, progresiboki hasiko dira haurdunaldiaren borondatezko etenak egiten, "bi urteren buruan" beren gain hartzeko aurreikuspenarekin. Gainera, 2027rako, 45 urtera jaitsiko da bularreko minbizia atzemateko baheketen adina.
56 pertsona hil dira trafiko-istripuetan Hego Euskal Herrian urtea hasi zenetik
Bide Indarkeria STOP elkartearen ustez, datu "onartezinak" dira, eta, hori dela eta, premiazko neurriak, kontrol gehiago, zigor gogorragoak eta erakundeen bizkortasun handiagoa eskatu dituzte.
Trafiko-istripuetan hildakoak Bilbon oroitu dituzte senideek
Gaur, Trafiko Istripuen Biktimak Oroitzeko Munduko Eguna da. Biktimen familiak Bilbon bildu dira, horiek gogoratzeko. Bide-hezkuntza nahitaezko irakasgaia izatea eskatu dute berriro; izan ere, senideen esanetan, gure ardura da biktimen kopurua murriztea.
Maialen Mazonen hilketaren instrukzioa amaituta, 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute akusatuarentzat
Gasteizen zein euskal gizartean, oro har, hotzikara eragin zuen 2023an kasuak. Haurdun zegoela, 13 labankadaz hil zuen ustez bikotekide ohiak Maialen, 2 urteko alabaren aurrean. Laster aukeratuko da epaimahaia, eta, ondoren, epaiketa 2026ko lehen sehilekoan egiteko data ezarriko da. Kasuak ezbaian jarri zuen Ertzaintzaren indarkeria matxistaren inguruko protokoloa.