Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Legorretako istripuan nahasitako gidaria kartzelatu dute

36 urteko gizonezkoa espetxean sartzeko agindua eman du Donostiako Guardiako Epaitegiak. Gipuzkoako kartzelako osasun moduluan dago, istripuan izandako zauriak osatu gabe dituelako.
Ezbeharra izan zen lekua.
Ezbeharra izan zen lekua. EITB Media

Donostiako Guardiako Epaitegiak kartzelara bidali du duela bi aste Legorretan, N-1 errepidean, izandako istripu larrian —hiru pertsona hil ziren— nahasitako gidaria.

Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, asteazkenean atxilotu zuten 36 urteko gizona Gipuzkoako espetxeko osasun moduluan dago, oraindik ez baita ezbeharrean izandako zauriez osatu. 

Hiru pertsona hil ziren istripuan. Ertzaintzak polizia atestatua egin zuen, gidariari hiru heriotzagatik zuhurtziagabekeria astuna leporatuta. Horrez gain, istripuaren lekutik alde egiten saiatzea eta Bide Segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat ere leporatu dizkiote. Ezbeharrean, bi autok aurrez aurre talka egin zuten, horietako bat N-1 errepidean kontrako noranzkoan zihoala.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X