IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: "Bai bakarrik da bai" legea, pentsioen erreforma Frantzian eta martxoak 8

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
pentsio erreformaren aurkako manifestazioa parisen frantzia efe2
pentsio erreformaren aurkako manifestazioa parisen frantzia efe2

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 7, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- "Bai bakarrik da bai" legearen erreforma: 'Bai bakarrik da bai' legearen erreformaren bozketa Kongresura iritsiko da. Azken orduko aldaketarik ez badago, Kongresuko Osoko Bilkurak sozialisten ekimena izapidetzea onartuko du, PSOEren eta PPren aldeko botoarekin eta Unidas Podemosen aurkako botoarekin, Irene Montero Berdintasun ministroarena barne. Hala, gobernukideek (PSOE eta Unidas Podemos) bozketan ez dute bat egingo, lehen aldiz.

- Pentsioen erreforma Frantzian eta Iparraldean: Macronen pentsio erreformaren aurkako beste greba egun bat dute gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, urtarriletik seigarrena. Baionan, 10:30ean abiatuko da manifestazioa.

- Martxoak 8: Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren harira (bihar, martxoak 8), dozenaka ekitaldi daude deituta gaurko Euskal Herri osoan. Aurten, EITB Taldeko hedabideek emakume gazteengan jarriko dute begirada.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X