Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaian desegindako sexu-esplotazio sareko biktimak drogak hartzera eta prostituitzera behartzen zituzten

Ikerketaren iturriek jakinarazi dutenez, osasunaren kalterako ziren baldintza penagarrietan bizi ziren, etengabe zelatatuta eta egunean ordubetez uzten zieten esplotazio lekutik kanpora irteten.
Iragarkia
20230314120456_polizia-operazioa_
18:00 - 20:00
Horrela askatu zituzten Bizkaian sexu-esplotazioaren biktima ziren 13 emakume

Martxoaren hasieran Bizkaian desegin zuten sexu-esplotazio sarearen biktima ziren 13 emakumeak drogak hartzera eta prostituzio lanetan aritzera behartzen zituzten, ikerketaren iturriek jakinarazi dutenez. Emakume guztiak euren jatorrizko herrialdeetan erakarri, eta Bizkaira eramaten zituzten.

Sareak harrapatutako emakumeak osasunaren kalterako ziren baldintza penagarrietan bizi ziren. Esplotazio lekutik egunean soilik ordubetez ateratzeko baimena ematen zieten, eta une oro zelatatuta zituzten. Horretarako telebista zirkuitu itxiak erabiltzen zituzten. Asteko egun guztietan eta ordu guztietan bezeroak hartzera behartuta zeuden. Horrez gainera, arduradunek antolatutako jai tematikoetan kokaina kontsumitzera eta bezeroek eskatutako guztia egitera behartzen zituzten.

Barakaldon, Bilbon eta Fruizen egin zen "Alipar" operazioa martxo hasieran. Une hartan, 7 lagun atxilotu eta 13 emakume askatu zituzten. Horrez gainera, 35.000 euro, kokaina, marihuana, hainbat telefono mugikor, ordenagailuak, TPV gailuak, monitoreak, CCTV grabagailuak, sildenafilo pilulak, amoxicilina eta dokumentazio ugari atzeman zuten Guardia Zibileko agenteek.

Ikerketa egin duten agenteek jakin dutenez, gutxienez, 2017tik ari zen lanean desegindako sare hori, eta hainbat herrialdetako biktima ugari kontrolatu ahal izan dituzte urte horietan guztietan.

Taldeak Hego Amerikako herrialdeetan erakartzen zituen emakumeak, batik bat, Paraguain eta Kolonbian, zaurgarritasun egoeran zeudela baliatuz. Europara etorri eta lan eta bizi baldintza erakargarriak agintzen zizkieten. Hainbat lekutan eskalak egin ondoren, Bizkaiara eramaten zituzten eta han ematen zieten euren benetako lan-baldintzen berri. Taldearen buru emakume bat aritzen zen, eta bestelako funtzioak beste bost emakumek eta gizon batek betetzen zituzten.

Babestutako testigu batek Guardia Zibila gertatzen zenaz ohartu zuenean hasi zen ikerketa. Atxilotutako zazpi lagunei hainbat delitu leporatu dizkiete: gizakien salerosketa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, osasun publikoaren aurkako delitua, dirua zuritzea, talde kriminal bateko kide izatea eta atzerritarren eskubideen aurkako delitua.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X