Beethovenen heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beethovenen heriotzaren balizko kausak argitaratu dituzte, bi menderen ostean

Haren gorreria zerk eragin zuen argitu ez bada ere, ikerketa batek publiko egin du Beethovenen heriotzaren arrazoia arrisku hereditario esanguratsua, B hepatitisa edota alkohol-kontsumoa izan daitezkeela.
Beethovenen ile sorta bat.
Beethovenen ile sorta bat. Argazkia: agentziak

Ludwig van Beethoven konpositoreak medikuari eskatu zion, bere heriotzaren ostean, izan zituen osasun arazoak publikoki deskribatzeko, nolabait, mundua berarekin "adiskidetu" zedin. Bi mende baino gehiagoren ondoren, bere nahia bete egin da asteazken honetan Current Biology aldizkarian argitaratu den ikerketa bati esker.

Ikerketa hori egin ahal izateko, musikagilearen DNA erabili dute, bost iletatik lortutakoa, eta horri esker jakin ahal izan dute Beethovenek gaixotasun hepatikoak hartzeko joera zuela, baina ez haren gorreriaren edo arazo gastrointestinalen jatorria. "Ezin dugu behin betiko esan zerk hil zuen Beethoven, baina orain behintzat baieztatu dezakegu arrisku hereditario esanguratsua eta B hepatitisaren birusak eragindako infekzio bat zituela", ondorioztatu du Johannes Krause Max Planck Institutuko kideak.

"Ezagutzen den osasun informazioa kontuan hartuta, litekeena da hiru faktore horiek eragin izana haren heriotza, alkohol-kontsumoak barne, baina etorkizuneko ikerketek zehaztu beharko dute faktore bakoitzaren eragin zehatza", gehitu du Tristan Begg-ek, ikerketaren egile nagusi eta Cambridge unibertsitateko ikertzaileak.

Hala ere, argitu ahal izan dute B hepatitisaren birusak musikaria infektatu zuela hil baino hilabete batzuk lehenago, eta gaixotasun hori larritu egin zela alkoholaren kontsumo erregularragatik eta arrisku genetikoagatik. Beethovenen 'elkarrizketa-liburuetatik' ondoriozta dezakegu haren bizitzako azken hamarkadetako alkohol-kontsumoa oso ohikoa zela, baina zaila da kontsumitutako bolumenak zenbatzea", azaldu du Beggek.

Ikertzaileen harridurarako, deskubritu dute haren Y kromosoma ez datorrela bat egun haren abizena duten eta, erregistro genealogikoen arabera, arbaso komun bat partekatzen duten egungo bost ahaiderekin. Hau da, ikerketak ondorioztatzen duenez, Beethovenen aitak ezkontzaz kanpoko "harreman" bat izan zuen uneren batean.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X