Ostegunaz geroztik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Castellon eta Teruel artean izandako sute handiak 4.000 hektarea erre ditu dagoeneko

20230325083636_sute-castellon_
18:00 - 20:00
Castellon eta Teruel artean izandako sute handiak 4.000 hektarea erre ditu dagoeneko
Gainera, 1.500 auzokide baino gehiago euren etxeetatik irtenarazi behar izan dituzte. Sutea oraindik ez dago kontrolatuta. Tenperatura altuek, lehorteek eta landa-guneen bertan behera utzi izanak eragiten dituzte, besteak beste, horrelako sute handiak.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X