2023-2024rako matrikulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gurasoek elkarretaratzeak egin dituzte Oñatin eta Arrasaten haurren matrikulazioarekin gertatutakoa salatzeko

Onati-matriculacion-concentracion-eitb_1280x720
18:00 - 20:00
Gurasoek elkarretaratzeak egin dituzte Oñatin eta Arrasaten haurren matrikulazioarekin gertatutakoa salatzeko
Haserrea erakutsi dute gurasoek Oñatiko elkarretaratzean. Zazpi familia gelditu dira haurrak aurrematrikulatu ezinik Txantxiku ikastolan, tartean zentroarekin harreman estua duten batzuk. Matrikulazio eskaerak, eskainitako plazak baino gehiago izan dira baita ere Arrasateko Arizmendi ikastolan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X