Pertsona desagertuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laudion desagertutako 83 urteko emakume baten bila ari dira

Desagertuak dementzia du, eta Zabale, Saldarriaga eta Arantzarretik paseatzera atera ohi da. Gardea auzoko emakumearen senideek haren desagerpenaren berri eman dute 19:00ak aldera.

Laudioko (Araba) Gardea auzoko 83 urteko emakume baten senideek haren desagerpenaren berri eman dute 19:00ak aldera, eta bilaketa-dispositibo bat martxan jarri dute inguru horretan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Larrialdiei Aurregiteko teknikariak Ertzaintzaren UVRko eta Txakurren Unitateko agenteak, Laudioko ertzain-etxeko eta Udaltzaingoko patruilak, Babes Zibileko agenteak, Gurutze Gorria, DYA eta Arabako suhiltzaileak bidali ditu bertara, eta une honetan hainbat baliabide ari dira zonaldea arakatzen.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X