Suizidatzeko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko baimenak ezarriko ditu Espainiako Gobernuak
Espainiako Gobernuak suizidatzeko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko baimenak ezarriko ditu, Mas Paisek proposatuta otsailaren 23an Kongresuan onartu zuten legez besteko proposamenari erantzunez, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak eta Iñigo Errejonen alderdiak aurreratu dutenez.
Gizarteratze ministro Jose Luis Escriva eta Mas Paiseko bozeramaile Iñigo Errejon bart bildu dira baimen hori martxan jartzeko beharrezkoak diren ildoak zehazte aldera.
Gobernuak patronalarekin eta sindikatuekin aztertuko du orain lan baimena nola ezarri, "hur-hurreko suizidioa aurreikusten den egoeretan biktimek gertukoen laguntza eta zaintza izan dezaten".
Proposamenaren arabera, gehienez hamabost eguneko iraupena izango luke baimenak, eta ez luke soldatan eraginik izan beharko.
Iaz, Espainiako Estatuan, heriotza ez naturalen artean nagusi izan zen suizidioa. Guztira, 4.003 pertsonak egin zuten bere buruaz beste.
Mas Paiseko iturriek esan dute frogatuta dagoela erabat garrantzitsua dela suzidatzeko arriskuan dauden pertsonek ingurukoen laguntza izatea.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda