Suizidioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko suhiltzaileek lau suizidio saiakeratan esku hartu dute asteburu honetan

Erandion eta Barakaldon izan dira saiakera horiek.
Suizidio saiakera Arrontegiko zubian. Argazkia: @BomberosBizkaia.
Suizidio saiakera Arrontegiko zubian. Argazkia: @BomberosBizkaia.

Bizkaiko suhiltzaileek lau suizidio saiakeratan esku hartu dute asteburu honetan, eta Erandion eta Barakaldon bere buruaz beste egin nahi zuten lau lagunen heriotza saihestu dute. 

Kasurik nabarmenena igande goizean gertatu zen. 08:00ak aldera, pertsona bat Arrontegiko zubira igo zen, eta barandatik bere burua ibai aldera botatzeko mehatxua egin zuen. Bizkaiko suhiltzaile-taldeak eta horren negoziatzaile taldea bertaratu ziren gaztearekin hitz egitera. Geroago, Ertzaintzako Trafikoko agente batek, gaztearekin ondo konektatu zuela ikusirik, hark jarraitu zuen gaztearekin hizketan, eta azkenean, bi orduren ostean, lortu zuten bere saiakeran atzera egitea.

Suhiltzaileek EITB Mediari azaldu diotenez, negoziatzailearen eta gaztearen arteko besarkada batekin amaitu zen esku-hartzea, "oso une hunkigarria". Horrela eskertu diote Twitterren "une oro gaztearekin konektatu zuen" negoziatzaileari.

Pentsamenduak, ideiak edo jokabide suizida izateko arriskurik baduzu, deitu 024 doako telefonora. Jokabide suizida izateko arriskua duen pertsona baten senide edo hurbilekoa bazara, deitu 024 telefonora. Osasun Ministerioaren telefonoa da. Familia-medikuarengana ere joan zaitezke. Larrialdi egoeran bazaude, deitu zuzenean 112 zenbakira.

Zure interesekoa izan daiteke

Protesta en el exterior del Parlamento vasco durante el debate de los Presupuestos de 2026, a 23 de diciembre de 2025, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). El Parlamento vasco acoge hoy el pleno para la aprobación definitiva de los Presupuestos vascos para 2026, que, dada la mayoría absoluta del Gobierno vasco, saldrán adelante con el apoyo únicamente de los socios del Ejecutivo (PNV y PSE-EE). El proyecto de Presupuestos fue aprobado el pasado 28 de octubre en consejo de Gobierno y se elevaba a 16.378 millones de euros, un 4,1% más que en 2025.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

23/12/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

325 milioi euro gastu sozialera beharrean erabilera militarrera bideratu daitezkeela salatu dute Eusko Legebiltzarraren aurrean

Euskadiko GKEen Koordinakundeak eta Zehar-Errefuxiatuekin deitutako protesta batek astearte honetan Eusko Legebiltzarrean salatu duenez, Eusko Jaurlaritzaren 2026rako aurrekontu proiektuak atea irekitzen dio erabilera militarrera bideratzea inbertsio industrialerako ziren 325 milioi euro. Azaldu dutenez, gobernu-taldeek (EAJ eta PSE) zuzenketa bat aurkeztu dute Lankidetza eta Elkartasunaren Euskal Legearen 10. artikulua aldatzeko eta "armamentuen industriarekin ekonomikoki elkarlanean aritzeko, betiere Europakoa bada".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X