IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Nafarroako Lehortearen Mahaia, eguraldi epela eta lehorra eta Bermeo Tuna Forumen itxiera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
orain-default-image

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 2, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Lehortearen Mahaia: Nafarroako Lehortearen Mahaia bilduko da gaur goizean, 10:30ean, Iruñean. Itziar Gomez Nafarroako Gobernuko Landa Garapenerako eta Ingurumeneko kontseilariak deitu ditu bilerara nekazarien elkarte eta sindikatuak. Helburua da egoera aztertu eta, horren arabera, ur eskasiari aurre egiteko neurriak hartzea.

- Eguraldi epela eta lehorra: Bero handia egingo du bihar, asteazkenarekin, Euskal Herri osoan, Euskalmeten iragarpenaren arabera. Afrikatik etorriko den aire-masa beroak tenperatura nabarmen igoaraziko du; beroenak 30 ºC ingurukoak edo altuagoak izango dira. 

- Bermeo Tuna Forumen itxiera: Iñigo Urkullu lehendakariak itxiko du arrantza jasangarriari buruzko nazioarteko topaketa. Nazio Batuetako, Europar Batasuneko, Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuko ordezkariek hartu dute parte.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X