Albiste da
Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lagun bat atxilotu dute eta Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat enpresa miatu dituzte ingurumen delituekin lotuta

Toxikoak izan daitezkeen hondakinak sortzeagatik miatu dituzte enpresa horietako asko.
Lagun bat atxilotu dute eta hainbat enpresa miatu dituzte ingurumen delituekin lotuta
Lagun bat atxilotu dute eta hainbat enpresa miatu dituzte ingurumen delituekin lotuta

Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu du eta Bizkaiko  eta Gipuzkoako hainbat enpresa miatu ditu, ingurumen delituak egin dituztelakoan.

Ikerketarekin lotutako iturriek jakinarazi dute Bilboko 3 Zenbakiko Epaitegiaren aginduz hasi dutela ikerketa.

Horretan parte hartu du delitu ekologikoak eta ingurumenarekin lotutakoak ikertzen dituen Guardia Zibilaren unitateak. Dirudienez, toxikoak izan daitezkeen hondakinak sortzeagatik miatu dituzte enpresa horietako asko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X