IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Uholdeen ondorena Nafarroan, pentsiodunen martxak eta M28rako azken txanpa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
bera uholdeak efe
bera uholdeak efe

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 22, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Uholdeen ondorena Nafarroan: Larunbateko uholdeen ondoren, Bera, Lesaka eta Arano bere onera etortzen ari dira. Kalteak handiak izan dira, eta Aitor Elexpuru Berako alkateak jakinarazi du hondamendi eremu izendatzea eskatuko dutela.

- Pentsiodunen martxak: Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak hiru martxa abiatuko ditu astelehen honetan Gasteizerako bidean, gutxieneko pentsioak 1.080 euroraino igotzea eskatzeko. Bi martxa aldi berean abiatuko dira Bilbotik eta Bergaratik gaur, 12:00etan, eta hirugarrena bihar irtengo da Aguraindik.

- M28rako azken txanpa: Igandeko udal eta foru hauteskundeetarako kanpaina azken txanpan sartu da. Gaur da inkestak kaleratzeko azken eguna.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X