Gamarrako hilketaren akusatuari espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarri dio epaileak
Espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarri dio epaileak 2020ko uztailean Gamarrako (Gasteiz) industrialdean ezagun bat hiltzea leporatu zioten gazteari. Apirilean egindako epaiketan, herri-epaimahaiak errudun jo zuen, azpikeriaz egindako hilketagatik.
Ana Zulueta Arabako Lurralde Auzitegiko magistratuak asteon kaleratutako epaiaren aurkako helegitea jartzeko aukera dago EAEko Justizia Auzitegi Nagusian.
Epaiketaren lehen egunean, akusatuak onartu egin zuen biktimari labana batekin eraso ziola, eta barkamena eskatu zuen. Herri-epaimahaiak hilketa azpikeriaz burutu zuela ebatzi zuen, "biktimaren zaurgarritasuna" aprobetxatuz —biktimak aniztasun funtzionala aitortuta zuen—.
Gutxienez, 25 urteko espetxe-zigorra bete beharko du. Hilketa-delituaz gain, lesio-delitua ere leporatu diote, eta familiari 163.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak