Espainiako Gobernua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Parekotasun Legeak Auzitegi Konstituzionalari eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari ere eragingo die

Ministroen Kontseiluak gaur onartuko du araudia, bigarren itzulian. Martxoan onetsi zuen aurrenekoz, eta hauteskunde zerrendetan, Espainiako Gobernuaren osaeran eta enpresa handien administrazio kontseiluetan zuen eragina. Oraingoan irismen esparrua handitu nahi du Sanchezen gobernuak.
Auzitegi Konstituzionaleko kideak, bilera batean.
Auzitegi Konstituzionaleko kideak, bilera batean. Artxiboko argazkia: EITB Media

Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak gaur onartuko du Emakumeen eta Gizonen arteko Parekotasun Legea. Bigarrenez onetsiko du araudia, martxoan ezarritakoaren irismen esparrua handituta. Izan ere, erakunde konstituzionalei, Auzitegi Konstituzionalari eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari, besteak beste, eragingo die.

Lege berria bi ganberetan eztabaidatu eta bozkatu, eta legealdia bukatu baino lehen indarrean egotea nahiko luke Espainiako Gobernuak. 

Sanchezek Santanderren (Kantabria) emandako hauteskunde mitin batean iragarri zuen neurria, atzo. Zehaztu zuenez, erakunde konstituzionalek ordezkaritza parekidea izan beharko dute, hots, gutxienez % 40 emakumezkoak izan beharko dira. 

Hartara, Auzitegi Konstituzionalean, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian, Estatu Kontseiluan, Kontu Auzitegian eta Fiskalen Kontseiluan ere aplikatu beharko da neurria. 

Espainiako Gobernuak martxoan onartu zuen legea aurrenekoz. Orduko hartan, honakoei eragiten zien: hauteskunde zerrendak, Espainiako Gobernua, enpresa handien administrazio kontseiluak, kolegio profesionalen gobernu batzordeak eta sariak emateko epaimahaiak. Bigarren honetan, erakunde konstituzionalak ere erantsi ditu Gobernuak. 

Lege proiektuaren arabera, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala eta Emakumeen Institutua arduratuko dira ordezkaritza parekide hori betearazteaz.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X