IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Hauteskunde-kanpainaren amaiera, Etxebizitza legea eta euskara izarretan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Su planetaren infografia bat.
Su planetaren infografia bat.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 26, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hauteskunde kanpainaren amaiera: M28aren atarian, hauteskunde-kanpainaren azken txanpan murgilduta daude indar politikoak; izan ere, botoa mobilizatzeko eta zalantzati daudenak konbentzitzeko azken ahalegina egingo dute gaur udal eta foru hauteskundeei begira, tokiko erakundeetan eta Batzar Nagusietan ordezkaritza lortzeko.

- Etxebizitza legea: Etxebizitza Eskubidearen aldeko Legea gaur, ostiralarekin, sartu da indarrean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta. Hori horrela, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak egin baino lehen egongo da martxan.  

- Euskara izarretan: Nazioarteko Astronomia Batasunak Euskal Herriko Unibertsitate Publikoaren (EHU/UPV) proposamena onartu du, eta historian lehen aldiz planeta batek eta bere izarrak euskarazko izenak izango dituzte: Su eta Gar.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X