Inkesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEn bizi diren atzerritarren % 60 lanean daude, gehienak zerbitzuen sektorean

% 69,7k kontratu mugagabea dute, % 26,4k aldi baterako kontratua eta gainerakoak kontraturik gabe ari dira beharrean. Gainera, atzerritarren % 73,1ek lanaldi osoa dute.
Eraikuntzako bi langile beharrean
Eraikuntzako bi langile beharrean. Argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren atzerritarren ia % 60 lanean daude, gehienak (% 75,5) zerbitzuen sektorean. % 15,7k, berriz, ez dute beharrik, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak bere azken txostenean jaso duenez.

Datu horiek lortzeko, Eustaten Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) sailkatzeko Inkestan oinarritu dira. Txostenak erakusten du gizonezkoetan (% 68) emakumezkoetan  (% 52,8) baino handiagoa dela lanean ari direnen portzentajea (15 puntu gehiago).

Bestalde, kontratu mugagabea dute % 69,7k, aldi baterako kontratua % 26,4k eta kontraturik gabe ari dira beharrean gainerakoak.

Txostenak jaso du, halaber, atzerritarren % 73,1k lanaldi osoa dutela. Kasu honetan ere alde handia dago emakumezkoen eta gizonezkoen artean; % 56,2tik % 89,5era igotzen da portzentajea, alegia, 30 puntutik gorako aldea dago.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X