Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euriteengatiko abisu horia aktibo dago 21:00ak arte

Euskal Autonomia Erkidegoko hegoaldean ezarri dute abisua euri-jasa handiak izateko aukera dagoelako.
20230530204347_berguenda_
Bergonda herrian uholdeak eragin zituen ekaitzak maiatzaren 30ean. Argazkia: EITB Media.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du gaur (maiatzak 31) arratsalderako 15:00ak eta 21:00ak artean, EAEko hegoaldean euri-jasa handiak egin ditzakeelako.

Eguraldi iragarpenaren arabera, Araba hegoaldean euriteak izan daitezke eta 15 litro metro karratuko pilatu daitezke ordu batean. Zaparrada trumoitsuak izango dira han-hemenka autonomia erkidegoaren barnealdean eta Araba hegoaldean txingorra ere egin dezake.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu