San Fermin 2023
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanferminetako hesiak jartzen hasi dira Iruñean

20230602114421_eu-hesiak-irunean_
18:00 - 20:00
Sanferminetako hesiak jartzen hasi dira Iruñean
Sanferminak hasteko hilabete pasatxo falta denean, hesi-lanak gaur hasi dira Nafarroako hiriburuan. Guztira 300 zutoin, 70 ate eta 500 ohol jarriko dituzte.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Perez Iglesias, IBMren ordenagailu kuantikoaz: "Zientziaren munduan punta-puntan lan egiten duten pertsonak erakarriko ditu"

Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Perez Iglesiasek Radio Euskadiko "Boulevard" saioan adierazi duenez, IBMk aurten Donostian instalatuko duen superordenagailu kuantikoaren piezak dagoeneko Ibaetan dira. Sailburuaren ustez, "zientziaren munduan punta-puntan lan egiteko gaitasun handia duten pertsonak erakartzeko gunea izango da".    

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Foru Gobernuak "lasaitasuna" eskatu du Izarbeibarko sutearen aurrean: "Ez du herrigunerik kaltetu"

Amparo Lopez Barne, Funtzio Publiko eta Justizia kontseilariak "lasaitasun" mezua zabaldu du Muruzabal, Eneritz, Añorbe eta Obanosen artean piztutako sutearen aurrean, "ez baitago, a priori, herrigunerik kaltetutaa". "Eta ez dugu uste gertatuko denik", gaineratu du. Bestalde, Maria Chivitek Nafarroako presidenteak eskertu egin du "inguruko alkateekin izaten ari garen lankidetza perfektua".

Gehiago kargatu