Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tentsioa Leioan, gizon armatu bat bere etxebizitzan gotortu ostean

20230612100728_leioa-gotortuta_
18:00 - 20:00
Tentsioa Leioan, gizon armatu bat bere etxebizitzan gotortu ostean
Udaltzaingoak eta Ertzaintzak dispositibo bateratua aktibatu dute 07:10 aldera, Sabino Arana kalean, eta agenteek ingurua hesitu dute. Une honetan, operatiboak martxan jarraitzen du, eta ertzainak gizonarekin negoziatzen ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X