EUSTATEN DATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko jaiotza kopuruak % 4,4 egin du behera 2022an, 13.636 jaiotza izan baitira

1975etik izandako jaiotza kopuru txikiena izan da.
Haurtxo jaioberri bat. Artxiboko argazkia: Pexels
Haurtxo jaioberri bat. Artxiboko argazkia: Pexels

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 13.636 jaiotza izan dira 2022an, aurreko urtean baino % 4,4 gutxiago, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak kaleratutako datuen arabera. 2019ko datuen aldean, pandemiaren aurreko urteko datuen aldean, jaitsiera % 11,6koa izan da, eta 1975etik EAEn izandako jaiotza kopururik txikiena izan da.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta ikus daitekeenez, Gipuzkoan izan da jaitsiera handiena (–% 8,6) eta Araba (–% 4,3) eta Bizkaia (–% 1,4) daude sailkapen horretan ondoren. Hala, hurrenez hurren, 4.508, 2.267 eta 6.861 jaiotza zenbatu dituzte EAEko hiru lurraldeetan.

Hilabetez hilabete bereizita, urtarrilean jaiotza kopuruak % 9,5 egin du gora, baina 2022ko gainerako hilabete guztietan jaiotza kopuruak behera egin du; jaitsiera hori nabarmenagoa izan da apirilean eta irailean (% 14,0 eta % 11,9, hurrenez hurren).

Jaiotza tasa 6,2 jaiotzakoa izan da mila biztanleko. Jaiotza kopururik altuena Arabakoa izan da (% 6,8), eta Gipuzkoakoa (% 6,3) eta Bizkaikoa (% 6) daude sailkapen horretan hurrengo postuetan. EAEn, jaiotza tasak 0,3 puntu egin du behera, 2020ko tasarekin alderatuta, eta 3,2 puntu, 2012koarekin alderatuta. 1975etik izandako jaiotza tasa txikienak dira, bai EAEn, bai hiru lurralde historikoetan.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X