Albiste dira
Haurren eta Nerabeen Legea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adingabeek eta nerabeek beren eskubideei eragiten dieten politika publikoetan parte hartu ahal izango dute

Lege berriaren arabera, Euskadin onartzen den edozein arau-proiektuk aldez aurretik ebaluatu beharko du arau horrek haurrengan eta nerabeengan duen eragina.
Haur bat jolasean
Proiektuak adingabeak babestuko dituen lege-esparru sendoa ezarri nahi du. Argazkia: Pexel.

Eusko Jaurlaritzak Haur eta Nerabeei buruzko Lege-proiektu berria onartu du. Proiektu horrek haur eta nerabeei aukera emango die beren eskubideei eragiten dieten politika publikoetan esku hartzeko eta parte hartzeko, haien premiak kontuan hartuta.

"Berrikuntza esanguratsuenak honako hauek dira: haurrak edo nerabeak eskubide substantibo gisa duen interes gorena lehenesteko eskubidea esplizituki aitortzea, eta entzuna izateko eta gizartean eta haren eskubide eta betebeharrei eragiten dieten politika publikoetan modu autonomoan parte hartzeko eskubidea aitortzea", esan du Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Haur eta Nerabeen Legearen proiektua aurkezteko Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.

"Beraz, haurrak eta nerabeak eskubideen titulartzat hartzea da, eta ez soilik babes-subjektutzat", gaineratu du.

Proiektu honen bidez, adingabeek eta nerabeek "entzunak izateko eta haurren politiketan parte hartzeko eskubidea izango dute". "Horrek esan nahi du Jaurlaritzaren barruan beste politika publiko batzuk zehazterakoan eragin-txostenak egin beharko ditugula adingabeei eragiten dieten politika guztiekin", adirazi du sailburuak.

Hala, lege berriak aurreikusten du Euskadin onartzen den edozein arau-proiektuk aldez aurretik izan beharko duela arau horrek haurrengan eta nerabeengan duen eraginaren ebaluazioa.

Kautelazko neurriak jasoko ditu krisi humanitarioen kasuetan; izan ere, adibidez, Ukrainaren inbasioak eragindako krisi humanitarioak agerian utzi du tresna arinak behar direla familia-erreferenterik gabeko adingabeen etorrerari erantzun azkarrak emateko.

Osasun mentaleko nahasmenduak eta muga funtzional larriak dituzten eta aldi berean arreta soziala eta sanitarioa behar duten haur eta nerabeentzako egoitza-arreta soziosanitarioko unitateak antolatzea eta arautzea jasotzen du.

Gainera, sexu-indarkeriaren biktima izan diren haur eta nerabeei arreta integrala eta espezializatua emateko zerbitzu bat sortuko da.

"Zeharkako politikak planifikatzen eta garatzen lagunduko duten datuak eta adierazleak biltzea da tresna horien helburua", azaldu du.

Horretarako, proiektuak hainbat organo eta tresna sortzea jasotzen du, hala nola Haur eta Nerabeentzako Erakunde arteko Organoa, Haur eta Nerabeentzako Euskal Kontseilua, Haurren eta Nerabeen Foroa edo Haurrei eta Nerabeei buruzko Informaziorako Euskal Sistema.

Proiektuak NBEko Haurren Eskubideen Batzordearen Ohar Orokorrei erantzuten die, bereziki haurrak indarkeriaren aurka osorik babesteari, indarkeriarik gabeko balioak sustatzeari eta horri buruzko kontzientziazioari dagokienez. Gainera, Estatuko legeria txertatu eta garatzen du, 8/2015 Lege Organikoa eta 26/2017 Legea eta haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osoki babesteari buruzko 8/2021 Lege Organikoa barne.

Halaber, tratu onaren kontzeptua barne hartzen du, bizitzeko eskubideari eta osotasun fisiko eta psikikorako eskubideari lotuta. Horretarako, adingabeak garatzeko eta babesteko kaltegarriak diren egoerak sustatzea, prebenitzea eta horietan esku hartzea du helburu, bai indarkeria-kasuetan, bai familia-eremuko babesik ezean.

"Gure helburua da adingabeen nortasunaren garapen askea bermatzea, haien eskubideak modu eraginkorrean erabiliko direla ziurtatzea eta egon daitezkeen kalteei edo biolakei erantzutea", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Palestinarekin Elkartasuna elkartearen hitzetan, Palestinako erasoek "ez dute etenik", eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez da eten, eta Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala

12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X