Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Basauriko azpiestazio elektriko batean sutea piztu da eta ke beltza eta hornidura etenak eragin ditu

00:40 aldera piztu da sutea, eta goizera arte ez dute itzali. Basauriko San Migel auzoko bizilagunei leihoak ixteko gomendatu diete. Gertu dagoen BI-712 errepidea itxi dute, segurtasun neurri gisa.
20230705093002_basauri-sutea_
18:00 - 20:00
Basauriko azpiestazio elektriko batean sutea piztu da eta hornidura etenak eragin ditu

Basauriko (Bizkaia) azpiestazio elektriko batean sutea piztu da bart, eta, ondorioz, ke beltz zutabe handia sortu da, eta inguru horretako bizilagunak eta gertu dauden Zaratamo eta Arrigorriaga udalerrietakoak (3.000 bat bezero) argindar barik egon dira (tarteka izan dira hornidura etenak). Iberdrolak jakinarazi duenez, 10:15ean amatatu dituzte garrak. 

Sutea 00:40 aldera piztu da Iberdrolak Gernika auzoan (Basauri eta Arrigorriaga arteko mugan) duen azpiestazioan. Bertara joan dira Bizkaiko suhiltzaileak eta Iberdrolako teknikariak.

Argindar enpresako iturrien arabera, suteak kalte handia eragin du azpiegituran (berriki hobekuntzak egin omen dizkiote), baina hornidura bermatuta dago sare adimendunei eta gertuko beste azpiestazioei esker. 

Arturo Gabaldon Bizkaiko Suhiltzaileen guardiako buruak Radio Euskadin azaldu duenez, azpiegituraren ezaugarriek itzaltze lanak zaildu dituzte: "Hormigoizko bunker moduko bat da, hainbat transformadore dituena barruan. Ezin izan gara sartu eta sutea ez zabaltzeko ahaleginean ibili gara. Badirudi orain (08:10ean) behera egin duela garren intentsitateak eta amatatzetik gertu egon gintezke". 

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Basauriko Udalak zehaztu dutenez, estazioan pilatutako olioa erretzen ari da, eta horrek ke beltz ugari eragin du. Hala, Basauriko San Migel auzoko bizilagunei leihoak ixteko deia egin diete. "Ke guztia da toxikoa; halakorik ikusiz gero, gomendioa da leihoak ixtea", argitu du suhiltzaileak. 

Halaber, gertu dagoen BI-712 errepidea guztiz itxi dute, eta Basauriko Udaltzaingoak bideratu du zirkulazioa. Halaber,  Gernika kaleko tarte bat zarratuta dago, azpiestazioa behera etortzeko arriskua baitago. 

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X