Gertakariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Homizidio saiakera leporatuta, gizon bat atxilotu dute Barakaldon

Eztabaida baten ondorioz, labankada bat eman zion atxilotuak gizon bati sabelaldean astearte iluntzean.

Barakaldoko Udaltzaingoak 31 urteko gizon bat atxilotu zuen astearte iluntzean homizidio saiakera leporatuta. Eztabaida baten ondorioz, beste gizon bat labanaz zuritu zuen sabelaldean.

Gertakaria astearte iluntzeko 20:00ak aldera izan zen Barakaldoko San Bizente auzoan Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Bi pertsona eztabaidan aritu ziren eta horietako batek labankada eman zion bigarrenari. Ondoren, ihes egiten saiatu zen baina Udaltzaingoak atzeman zuen eta, hauen iturrien arabera, labankada eman izana aitortu zuen.

Udaltzaingoko agenteek labana bat aurkitu zuten edukiontzi baten alboan.

Albiste gehiago gizartea

Fiestas de la Blanca Vitoria Gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierak Andre Maria Zuriaren plaza bete du txikien egunean

Aiora Diaz, Los Alegrios kuadrillako 12 urteko neska, eta Eñaut Saenz de Viteri, Galtzagorri kuadrillako 10 urteko blusa, izan dira aurtengo Edurne eta Zeledon Txiki. Eguerdian, txupinazoarekin batera, Zeledon Txikiren eta Edurneren panpinak San Migel elizako dorretik jaitsi dira. Ondoren, Aiora eta Eñaut elizako balkoira itzuli dira eta, handik festaz gozatzeko deia egin diete Gasteizko haur guztiei.

Gehiago kargatu