Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euririk ez da espero Zeledonen jaitsieran

Giro freskoa izango da nagusi, eta termometroak 20 °C-ra iritsiko dira doi-doi. Astebururako ere ez da prezipitaziorik aurreikusten, baina zeruak hodeitsu jarraituko du.
Zeledon, iaz.
Zeledon, iaz. Argazkia: EFE

Zeledonek, Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietako pertsonaia nagusiak, beti darama aterkia eskuan, baina gaur bederen ez du euriagatik babesteko beharko. Izan ere, Zeledonen jaitsierarako (18:00etan jaitsiko da San Migelgo dorretik) ez da euririk espero, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak Gasteizko jaietarako egin duen iragarpen bereziaren arabera. 

"Patricia" depresioaren azken astinduak jasaten ari da Euskal Herria, eta, hala, goizean zaparrada txikiren bat bota dezake Gasteizen. Arratsaldean, baina, ostarteak eta hodeiak tartekatuko dira, eta ateri eutsiko diola aurreikusi dute meteorologoek. Ipar-mendebaldeko haize biziaren eraginez, fresko antzera izango dira tenperaturak: 11 °C ingurukoak izango dira baxuenak eta 20 °C ingurukoak epelenak. 

Bihar goizean, goiz behe-hodei dezente agertuko da zeruan, baina orduek aurrera egin ahala hodeitza arinduz joango da eta eguerdi parterako ostarte zabalak irekiko dira. Hodeitza gutxitzearen ondorioz, eta iparraldeko haizea ahulago ibiliko denez, maximoak bezperakoak baino altuagoak izango dira, eta 24-25 °C-ko langara helduko dira.

Igandean, baliteke fronte ahul bat iristea eta, ondorioz, hodeiak ugaritu eta tenperatura jaistea. Alabaina, astelehenean eta asteartean, litekeena da haizeak indarra galtzea, ostarte zabalak gailentzea eta tenperatura maximoek gora egitea, bereziki asteartean. 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X