Gasteizko jaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi du 68 lapurreta izan direla jaietako lehen egunean

Hiru aholku ekarri ditu gogora: poltsa gorputzaren aurrealdean eramatea, itxita, poltsikoetan baliozko objekturik ez eramatea eta, diru asko eramanez gero, dena leku berean ez gordetzea.
Lapurretak, orokorrean, jende pilaketak dauden guneetan gertatu ohi dira. Artxiboko irudia.
Lapurretak, orokorrean, jende pilaketak dauden guneetan gertatu ohi dira. Artxiboko irudia.

Andre Maria Zuriaren jaietako lehen egunean, atzo, ostirala, 68 lapurreta izan ziren, Gasteizko Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

Poliziak deitoratu duenez, jaietako jendetzarekin "zorro-lapurrek abuztua egiten dute".

Hori dela eta, hiru aholku ekarri ditu gogora: poltsa gorputzaren aurrealdean eramatea, itxita, poltsikoetan baliozko objekturik ez eramatea eta, diru asko eramanez gero, dena leku berean ez gordetzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X