indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emaztea jotzea egotzita

Gertakaria pasa den igandean jazo zen, gaueko 22:20ean, Ariznabarra auzoan. Erasotzaileari genero-indarkeriako delitu bat leporatzen zaio.

38 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizko Udaltzaingoak emaztea kolpatzea leporatuta hiriburuko etxebizitza batean, Ariznabarra auzoan. Gertakariak joan den igandean, gaueko 22:20ean jazo ziren. 

Agenteak Kexaako Gaztelua kalean atxilotu zuten erasotzailea, genero-indarkeriako delitu bat egotzita, emaztea fisikoki erasotzeagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Definizioak bihurriak izaten dira eta, askotan, zaila izaten da erantzuna topatzea”

Larunbatean, azaroaren 22an, Euskal Herriko X. Hitz Gurutzatuen Txapelketa ospatuko dute Irunen. 30 parte hartzailetik gora izango dira, nor baino nor, txapela janzteko lehian. 2007an egin zen, lehenengoz, txapelketa, eta 2014an azkena. Urte askotako etenaldiaren ondotik, iaz, Korrikaren harira, Irungo Aitzondo elkarteak berreskuratu zuen egitasmoa, eta aurten ere antolatu dute txapelketa. Joxan Elosegi sortzaileak eta Beñat Muguruza antolakuntzako kideak txapelketaren xehetasunak kontatu dituzte. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X