Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alerta laranja Erriberan eta abisu horia Hego Euskal Herriko barnealdean, beroagatik

Ostiralean alerta laranja ezarriko dute Erriberan, tenperatura altuengatik, eta abisu horiak Nafarroan, Araban eta Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean, arrazoi beragatik.
Umeak txorrotekin jolasean. Artxiboko argazkia: EFE
Umeak txorrotekin jolasean. Artxiboko argazkia: EFE

Bihar, ostirala, Ebroko Erribera alerta laranjapean egongo da tenperatura altuengatik, eta Nafarroako gainontzeko eskualdeek, Arabak eta Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdeak abisu horia izango dute aktibatuta, arrazoi beragatik.

Ostiralean, 14:00etatik 21:00etara, Aemetek alerta laranja ezarriko du Ebroko Erriberan, Nafarroan, tenperatura altuengatik. Ordu tarte berean, abisu horia egongo da indarrean Nafarroako beste eskualdeetan.

EAEn, abisu horia aktibatuta egongo da egun osoan Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean, tenperatura altu iraunkorrengatik, eta Araban, gainera, muturreko tenperatura altuengatik ere, kasu honetan 14:00etatik 21:00etara. Tenperatura minimoak 17 ºC inguruan eta maximoak 37 ºC inguruan geratuko dira Ebroko ardatzean, 17-37 ºC-koak izango dira barnealdeko zona atlantikoan eta 17-35 ºC-koak trantsizio-eremuan. Kostaldean, berriz, 18-28 ºC ingurukoak izango dira.

Larunbatean, berriz, tenperatura maximoak 37 ºC-koak izan litezke Ebroko ardatzean eta barnealdeko eremu atlantikoan, eta 36 ºC-koak trantsizio eremuan. Arratsaldean, behera egingo dute. Bestalde, trantsizio eremuan eta Ebroko ardatzaren eremuan, hegoaldeko haizea ibiliko da egun osoan.

Kasu horretan, abisu horiak Araban eta Nafarroa erdialdean eta hegoaldean soilik izango du eragina, 13:00etatik 20:00etara.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X