Beroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) alerta fasea ezarri du Jaurlaritzak, tenperatura altuen ondorioz

Euskalmetek gaurtik hasi eta datozen egunetarako egin dituen iragarpenen ondorioz hartu du neurria Eusko Jaurlaritzak. 40 gradutik gorako tenperaturak izango ditugula dio iragarpen horrek.
Iturri batean freskatzen. Argazkia: EFE.
Iturri batean freskatzen. Argazkia: EFE.

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) alerta fasea ezarri du gaur hasi eta hurrengo egunetarako, tenperatura altuak iragarriz Euskalmetek egin duen iragarpena kontutan hartu ondoren.

Fase honetan, besteak beste, egoeraren etengabeko jarraipena egin behar da, eta sor daitezkeen larrialdi-egoerei erantzun behar zaie. Hori dela eta, garrantzizkoa izan daitekeen informazioa zabalduko da, efektiboak hurbiltzeko edo birkokatzeko mugimenduak egin daitezke eta larrialdi fase honetan beharrezkoak izan daitezkeen prozedurak, baliabideak eta bitartekoak egiaztatuko dira, batez ere ohikoak ez diren agertokietan.

Tenperatura 40 gradutik gora igo daitekeela iragarri du Euskalmetek eta alerta laranja osteguna arte luzatu da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "sobera" zegoen, Osasun Sailaren ustez

Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten, eta, horretarako, txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean egin zuen EH Bilduk eman zuen auziaren berri. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X