eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Larunbatean freskatu egingo du eta giro gris eta umela izango dugu

Tenperatura altuengatik hainbat abisu indarrean egon ostean pasa den egunetan, beroak atseden emango digu eta tenperaturak nabarmen jeitsiko dira lurralde osoan.
20230825122534_eguraldi-aldaketa_
18:00 - 20:00
Tenperaturen jaitsiera nabaritzen hasi da Euskadin

Tenperaturak errekorak utzi ditu Euskal Herri osoan eragina izan duen bero-boladak. Euskalmetek alerta laranja eta gorria ezarri ditu lurraldeko hainbat gunetan, 40 ºC-tik gorako maximoak izan baitira. Hala ere, gaur, ostirala, termometroek behera egin dute nabarmen, lurralde osoa ito duen beroa atzean utzita. Aurrerantzean, udazkeneko giroa nagusituko da: zerua hodeitsu egongo da, zaparrada txikiak botako ditu han-hemenka eta maximoak 23 ºC inguruan kokatuko dira ipar partean eta 30 ºC-tik behera hegoaldean.

Larunbatean tenperaturak jaisten jarraituko du: lurraldearen zati handi batean 20-23 ºC-ren bueltan ibiliko dira balio altuenak, eta Nafarroa hegoaldean zertxobait altuagoak. Giro goibela eta freskoa espero da. Zerua lainotuta egongo da eta zaparradak botako ditu, batez ere ipar isurialdean iluntze aldean. 

Igandean udazken itxurako eguraldia izango dugu. Tenperatura altuenak 19-22 ºC artekoak izango dira Euskal Herri osoan, lainotuta egongo da eta zaparradak botako ditu tarteka, batez ere ipar isurialdean.

Albiste gehiago gizartea

Elhuyarren aditu plataforma
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elhuyarrek sei hizkuntzatan automatikoki bikoizteko plataforma sortu du

Elhuyar Fundazioak Euskal Herriko lehenengo bikoizketa automatikoko plataforma sortu eta martxan jarri du. Erreminta honekin ikus-entzunezko eduki bat sei hizkuntzatan (euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, galiziera eta katalana) bikoiztu daiteke eta jatorrizko ahotsak imitatzeko aukera ematen du. Tresna berria Aditu plataforman integratu da. Horrela, plataforma hau azpitituluak sortzeko plataforma izatetik automatikoki bikoizteko aukera ematera igaro da.

Gehiago kargatu