Hainbat istripuren eraginak konponduta, normaltasuna da nagusi berriro euskal errepideetan
Hainbat ibilgailuren arteko istripu baten ondorioz, A-8ko hiru erreiak itxi behar izan dituzte gaur arratsaldean Barakaldon, 123. kilometroan, Kantabriarako noranzkoan, eta auto-ilarak sortu dira bertan. 19:45ean Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, errepidea garbitu eta erreiak zabaldu ostean, normaltasuna berreskuratu da bertan.
Gasteizen, A-1eko 352. kilometroan, hainbat ibilgailuren arteko istripua bat izan da, eta, ondorioz, 2 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Irungo noranzkoan. Hor ere, baina, ibilgailuak erretiratu bezain pronto konpondu dira arazoak.
Beste istripu bat izan da AP-68ko 39. kilometroan, Urkabustaizen, Bilborako noranzkoan, eta bi kilometroko auto-ilarak sortu dira. 19:30erako ireki dute itxitako erreia, eta ibilgailuen ohiko joan-etorria berreskuratu du errepideak.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda