Errioxako Unibertsitateko ikasle talde batek partekatutako mezu matxista eta homofoboek polemika piztu dute
Ikasturtea hasi eta berehala, Errioxako Unibertsitateko ikasle talde batek partekatzen zituen mezu matxista eta homofoboek polemika piztu dute. Ikasle hasiberriei egin ohi zaizkien isekak antolatzeko sortutako talde batean partekatu dituzte mezuok. Lehen Hezkuntzako Graduko 200 ikasle baino gehiago zeuden bertan, eta 2023-2024 ikasturtea hasi duten neskei buruzko iruzkinak idazten zituzten.
Matxistak eta homofoboak dira mezuak, eta tarteka nesken argazkiak ere partekatzen zituzten. "Baina, nolako neskak ari dira sartzen?", "ederrak izatea espero dut", "azkenaldian putak hutsak dira denak", "urratu kuleroak", "larru merkea ematen du", "esaiozu ez dela maritxurik onartzen"... adibide batzuk baino ez dira.
Berria zabaldu orduko, Errioxako Unibertsitateak gogor gaitzetsi ditu bertako ikasleek idatzitako iruzkinak eta iragarri du espedientea zabalduko duela, gertatutakoa argitzeko. Juan Carlos Ayala errektoreak onartezintzat jo du gertatutakoa eta ziurtatu du azkeneraino ikertuko dutela.
Errioxako Unibertsitateko Ikasleen Kontseiluak ere salatu egin ditu iruzkinak, eta elkarretaratzea deitu du astelehen eguerdirako.
Halaber, Irene Montero Espainiako Gobernuko jarduneko Berdintasun ministroak esan du "matxismoarekin amaitzeko" behar beharrezkoa dela "sexu-heziketa egokia".
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda