EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dani Alves futbol jokalaria epaitu egingo dute, Bartzelonan emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Bartzelonako futbol jokalari ohia behin-behinean preso dago, urtarriletik. Joan den abenduaren 30ean izan zen erasoa, Bartzelonako diskoteka batean.
Dani Alves. EFE
Dani Alves, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Dani Alves futbol jokalaria akusatuen aulkian eseriko da azkenean, abenduaren 30etik 31rako gauean Kataluniako hiriburuko diskoteka batean 23 urteko neska bati sexu-erasoa egitea leporatuta.

Bartzelonako Auzitegiko 21. sekzioak Dani Alvesen auzipetzea berretsi du, besteak beste, ondorioztatu baitu biktimaren eta lekukoen testigantzak eta perituen frogak nahikoak direla sexu eraso delitu batengatik futbolaria epaiketara bidaltzeko.

Orain, Fiskaltzak eta akusazio partikularrak bost eguneko epea izango dute kalifikazio idazkia aurkezteko. Tramite hori egin ondotik, epaiketaren data zehaztuko dute.

Urtarrilaren 20tik dago kartzelan Alves.

Zure interesekoa izan daiteke

Bernedoko udalekuak colonias de Bernedo
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Bernedoko kanpalekuak antolatzen dituen elkartearen aurkako zehapen-espedientea abiatu du Arabako Aldundiak

Sarrea Euskal Udaleku Elkartearen aurkako zehapen-espedientea ireki du Aldundiak, araudiaren "bi betebehar ez betetzea" leporatuta: eskumena duen departamentuari jardueraren berri ez ematea eta eskatutako dokumentazioa Aldundiari ez helaraztea. Orain arte, 21 salaketa aurkeztu dira udaleku horietan parte hartu zuten adingaberen familien partetik, sexu-erasoa eta exhibizionismoa delituengatik. 

Euskal Herriko Saharar diasporak Marokoren autonomia eskaintza gaitzestu du
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Euskal Herriko saharar diasporak bere gaitzespena adierazi du Marokoko autonomia planaren aurrean

Euskal Herriko saharar diasporak elkarretaratzea egin du gaur Gasteizen, Mendebaldeko Sahararen autonomia plana gaitzetsi, eta Marokoren subiranotasunaren pean jarriko lukeen plana errefusatzeko. Sahararren hitzetan, Espainiako Estatua da "gure lurra abandonatu behar izatearen erantzulea", eta, hori dela eta, Espainiako Gobernuari exijitu diote autonomia plana publikoki baztertzeko, independentzia erreferenduma bat egin ahal izateko.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X