Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
Hondarribiko Udalak II. Berdintasun Plana onartu du ostegun honetan, Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldearen botoei esker. Dokumentu berriak, besteak beste, udalerriko Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko proposamenak jasotzen ditu. EAJk eta PSEk aurkako botoa eman dute, plana egiteko moduarekin ados ez daudelako eta alarde tradizionalaren aldeko emakumeen elkarte bat “baztertu” dela salatuta.
Dokumentuak, alde batetik, Alardearen inguruko “gatazkaren konponbidean” aurrera egitea proposatzen du, “berdintasunari lotutako gai gisa ulertuta”; eta, bestetik, “berdintasunezko alarde baten alde emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko” formulak aztertzea planteatzen du.
II. Berdintasun Plana egiteko prozesua 2024ko maiatzean abiatu zuten, diagnostiko-fasearekin. Hainbat hilabetez, udal-zerbitzuak, -langileak eta tokiko eragileak entzun dituzte. Igor Enparan alkateak diagnostikoaren aurkezpenean azpimarratu zuenez, horrek aukera eman du “udalerriko bizitzako hainbat arlotan dauden desberdintasun zehatzak identifikatzeko”.
Planak guztira 124 ekintza jasotzen ditu, lau ardatz estrategikotan egituratuta:
- Gobernu ona: udal jarduera osoan genero ikuspegia “zeharkako printzipio” gisa txertatzea du helburu.
- Ahalduntzea: autonomia ekonomikoa, gizarte- eta politika-eremuetako parte-hartzea eta eskubideen erabilera eraginkorra sustatzea.
- Antolaketa soziala eta zaintzak: erantzunkidetasunean oinarritutako eredu bidezkoago eta iraunkorrago baterantz aurrera egitea.
- Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak: prebentzioa, sentsibilizazioa, prestakuntza eta erakundeen arteko koordinazioa indartzea.
Alardea, planaren erdigunean
Alardeari dagokionez, Estitxu Urtizberea alkateordeak azaldu duenez, “egindako diagnostikoak agerian utzi du azken urteotan alardearen inguruko gatazkak eragin zuzena izan duela udalerriko berdintasun-politiken garapenean; izan ere, eztabaidaren zati handi bat bereganatu du eta beste esparru batzuetako lana zaildu du”.
Testuinguru horretan, planak gai horri berariazko tratamendua ematea erabaki du. Hasierako zirriborroan bi jarduera-ildo nagusi jaso zituzten: batetik, “gatazkaren konponbidean” aurrera egitea, berdintasunari lotutako gai gisa ulertuta; eta, bestetik, “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria, berdintasunezko alarde baten alde, aitortzeko formulak aztertzea”.
Alkateak azpimarratu duenez, prozesuan “ez da bazterketarik, betorik ez diskriminazio politikorik egon”. Hala ere, Maria Serrano EAJko bozeramaileak zehaztu du bere alderdiak planarekin duen “arazoa” ez dagoela “edukian”, baizik eta plana egiteko prozesuan, “ez direlako sentsibilitate guztiak integratu nahi izan”. Era berean, salatu du udalerriko emakumeen elkarte bat “baztertu” dutela, “500 bazkide baino gehiago dituena”.
Josu Alvarez PSEko zinegotziak bat egin du emakumeen elkarte bat "arrazoi ideologikoengatik" baztertu izanaren salaketarekin, eta azpimarratu du ez dela errespetatu "aniztasuna", "Hondarribiko elkarteen zati handi bat" kontuan hartu ez delako.
Alkateak adierazi duenez, planaren lanketan "mundu guztiak izan du parte hartzeko aukera" eta berriro ukatu du irizpide "ideologikorik" egon denik. "Espazio tekniko, politiko eta sozial ezberdinak egon dira eta ez da bazterketarik egon", defendatu du.
Eguneko puntuen eztabaida amaitu ondoren, Hondarribiko Emakumeak elkarteari eman zaio hitza, eta adierazi du ez dagoela Berdintasun Planaren aurka, "funtsezkoa delako emakumeen eta gizonen arteko egungo desberdintasunak ezabatzeko". Baina adierazi du "instituzionalki diskriminatuta" sentitzen direla, "ordezkagarritasunean aitortu gabe, eta Berdintasun Planari lotutako prozesu nagusietatik kanpo". "Alardea eta ez beste aitzakia bat izan da gure bazterketaren arrazoia", gaitzetsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.
Datorren astean hasiko dira Topoaren lurpeko pasanteko trenen probak
Azpiegitura Gabonetan egongo da erabiltzaileko prest, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera.
Azpeitiko hilketaren ustezko egilea atxilotu dute Ondarroan
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, gaur goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Kontrolpean hartu dute Urzainkiko baso-sutea, abuztuaren 14an piztu eta astelehenean bizitu ondoren
Ostiral gauean brigada batek bertan jarraituko du, zaintza-lanak egiten. Joan den asteartean, itzaltze-lanek sutea perimetratzea ahalbidetu zuten, eta, horri esker, su-gune beroen gainean jardun ahal izan zuten. Ordutik, egoerak hobera egin du.