Errepideak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

N-121-A errepidea zabalik da berriro, Belate eta Almandozko tunelen parean

Errepidea itxita gelditu zen duela bi egun bi kamioiren arteko istripu baten ondorioz. Kamioietako bat irauli egin zen eta trafikoa desbideratu behar izan da ordutik.

N-121-A errepidea berriro ireki dute Belateko eta Almandozko tuneletako zirkulazioa eten eta bi egunera. Joan den ostegunean itxi egin behar izan zuten errepidea, bi kamioik talka egin ondoren.

Bi ibilgailuetako bat irauli egin zen N-121-A errepideko 35,7. kilometroan, Almandoz udalerrian, eta, ondorioz, zirkulazioa NA-1210 errepidetik desbideratu behar izan dute  joan den ostegunetik.

Azkenean, SOS Nafarroak jakitera eman duenez larunbat arratsaldeko 19:45ean berriro ireki dute NA-121-A errepidea, 34,5 eta 37,5 kilometroen artean. 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X