Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sagarduik onartu du zenbait ospitale gainezka egon direla, baina soilik "momentu puntualetan"

"Gaixo gehiago ari dira artatzen, garai honetan normala den moduan. Zenbait zentro gainezka egon dira, baina jendeari arreta eman zaio, behin edo beste nahi baino atzerapen handiagoarekin, baina arreta bermatu zaie", zehaztu du.
Osasun sailburu Gotzone Sagardui, Radio Euskadin
Osasun sailburu Gotzone Sagardui, Radio Euskadin. Argazkia: EITB Media

Osasun sailburu Gotzone Sagardui izan dute gonbidatu Radio Euskadiko "Boulevard" saioan gaur, ostegunarekin, EITB Maratoiaren egun handian. Bertan, Euskadiko ospitaleen egoeraz jardun du sailburuak, eta, esan duenez, gaur den egunean ez dago zentro bakar bat jendez gainezka.

"Gaixo gehiago ari dira artatzen, garai honetan normala den moduan. Zenbait zentro gainezka egon dira, baina arreta bermatu dute, behin edo beste nahi baino atzerapen handiagoarekin", zehaztu du.

Ospitaleratzeengatik ohe kopurua handitzeko beharra izan duten ospitaleei buruz galdetuta, baten batzuk aipatu ditu: "Basurtukoa, Santa Marinakoa, Uribe Kostakoa, Gurutzetakoa eta Arabako ESIa. Donostiako Ospitaleak, adibidez, ez du horretarako beharrik izan".

Halaz guztiz, argitu du soilik kasu bakan batzuetan atzeratu dituztela ebakuntzak, "pazientearen osasun egoerak horretarako bermerik eman ez duenean", hain zuzen ere.

Gauzak horrela, azpimarratu du Osakidetzako ospitaleen sarea "normaltasunez" ari dela lanean, eta itxaron zerrendak ere "hobetzen" ari direla. "Zerrendak ez daude guk nahi bezain ondo, baina datuak 2022ko abuztukoekin alderatzen baditugu, hobera egin dugu nabarmen. Orduan, 84-85 eguneko itxaron zerrendak zeuden ebakuntzetarako; gaur egun, 59-60 egunekoak. Egia da, Gabon festetan gorabeherak izan daitezkeela, nahiz eta lanean jarraituko dugun pandemia aurreko datuak berreskuratzeko", nabarmendu du.

Anbulatarioen kasuan, atzerapena 2,7 egunekoa dela adierazi du. "1,5-2 egunekoa zen duela gutxi, beraz, sistema egokitzen ari da, alegia, bide onetik goaz", bukatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X