Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazte bat larri zauritu da Iruñean, labankada baten ondorioz

Gertakaria abenduaren 25eko goizaldean izan zen, Rotxapea auzoan. Ustezko erasotzailea atxilotu egin zuten.

19 urteko gazte bat larri zauritu da labankada baten ondorioz. Gertakariak abenduaren 25ean jazo ziren, goizaldeko 6ak aldera, Nafarroako hiriburuko Rotxapea auzoan. Ustezko erasotzailea atxilotu egin zuten.

Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, borroka batean gertatu zen labankada. Zauritutako gaztea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan dago eta zauri larriak ditu. Atxilotua datozen orduetan epailearen esku uztea espero da.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu