Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Iberiako greba, abisu horia euriagatik eta elurragatik, eta Errege Magoen desfileak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Elurra Otsagabian, iazko neguan. Artxiboko argazkia: Oihana de Andres
Elurra Otsagabian, iazko neguan. Artxiboko argazkia: Oihana de Andres

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 5, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Iberiako greba: Gaur hasiko da Gabonetako azken asteburu osoan egingo duten lanuztea. Momentuz, Loiuko aireportuko 18 hegaldi, Hondarribiko 16 eta Noaingo 14 desprogramatu ditu konpainiak.

- Abisu horia euriagatik eta elurragatik: Fronte polarra dator. Urteko lehen abisu horiak ezarri dituzte gaurko Euskal Herriko txoko askotan elurragatik, eta ekaitza eta txingorra ere egin dezake. Oro har, euria erruz egingo du, Nafarroako Erriberan salbu.

- Errege Magoen desfileak: Eguraldi txarrak baldintzatuta datoz ostiral honetako kalejirak, eta baliteke hainbat udalerritan bertan behera geratzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X